2026an, Grupo SSIk 40. urteurrena oroituko du. Lau hamarkada zaintzen, etxez etxeko arretaren, gaikuntzaren eta enpleguaren arloan lanean, beti begirada kooperatibo batekin, eta instituzioekin eta lurraldearekin etengabe hizketan.
- urteurrenaren karietara antolatutako zikloko laugarren eta azken topaketa Arrasaten egindako “Kooperatibak eta zaintzak” jardunaldia izan zen. Elkarrizketa eta gogoeta partekatua ardatz zituen saioa izan zen, kooperatibismoan oinarritua, enpresa-eredua eta Grupo SSIren sorreratiko nortasunaren parte den aldetik. Topaketa honek eredu kooperatiboaren bilakaeran eta zaintzen arloari egindako ekarpenean jarri zuen arreta. Haren sorrera ahalbidetu zuen testuinguru sozial eta ekonomikoa eta egungo erronkak landu ziren; enplegua, parte-hartzea edo kooperatibek behar berrietara egokitzeko duten gaitasuna, besteak beste.
“Kooperatibak eta zaintzak” jardunaldiari buruz
- urteurreneko laugarren topaketa kooperatibismoan oinarritu zen, enpresa-eredua eta sorreratik Grupo SSIren nortasunaren parte den aldetik.
35 emakumek kooperatiba bat eratzea erabaki zuten 1986an, zaintza-lana prekarioa eta profesionalki aitortu gabea zen garaian. Hala, antolatu eta enpresako erabakietan parte hartu ahal izan zuten. Era berean, beren lan-etorkizunaren ardura hartu behar izan zuten. Hasierako urteak etxez etxeko laguntza-zerbitzua finkatzeko eta kudeaketa profesionalizatzeko izan ziren. Hasieratik kalitatezko enpleguari lehentasuna eman zion erakundearen hazkundearekin batera, langileen prestakuntza ere landu zen.
Lau hamarkada geroago, Grupo SSIk bere nortasun kooperatiboari eusten dio. Solasaldian eredu honek Euskadin izandako bilakaera eta gizarte-premiekin lotutako enpresa-proiektuak garatzeko duen gaitasuna errepasatu ziren. Barne-lankidetzak ere izan zuen lekua hausnarketa horretan. Kooperatiben arteko ezagutza- eta baliabide-trukeak proiektu bateratuak garatzea eta erantzuteko gaitasuna indartzea ahalbidetzen du. Grupo SSIren ibilbidearekin eta euskal mugimendu kooperatiboan duen parte-hartzearekin bat datorren jardunbidea.
Topaketan, gainera, eredu honek gure errealitateari nola erantzuten dion aztertu zen. Nola mantendu bazkideen parte-hartzea erakundeak hazten diren heinean? Nola erakarri belaunaldi berriak eta bermatu proiektu kooperatiboen iraunkortasuna? Zaintzen arloan, galdera horiek garrantzi berezia hartzen dute biztanleriaren zahartzearen eta kalitatezko enplegua sortzen jarraitzeko beharraren aurrean.
«Kooperatibak eta zaintzak» jardunaldiarekin amaitu da Grupo SSIren 40. urteurreneko lau topaketako zikloa. Gizarte-zerbitzuetako berrikuntzarekin hasi eta erakundearen sorrera ahalbidetu zuen enpresa-ereduari buruzko hausnarketarekin amaitu den ibilbidea. Berrogei urte igaro dira “Eta egingo bagenu?” bota genuenetik, eta galdera zabalik dago oraindik. Zer ekarpen egin diezaioke kooperatibismoak zaintzen etorkizunari?

